"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Carlos Rodríguez Ríos (La Seu d’Urgell, Espainia. 1968) Informazio-zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Kudeaketa eta Politika Kulturaletako graduondokoa du. 1994an 100.000 Retinas fundatu zuen, zinema hedatzeko eta kultura gisa sustatzeko erakunde bat. Cineambigú zikloaren sustatzaile eta koordinatzaile izan da; gure herrialdean banaketarik gabeko nazioarteko zinemarik onena eskaintzen zuen asteroko zinemari buruzko gunea izan zen Cineambigú. 10 urte baino gehiago eman zituen BAFF Bartzelonako Zinema Asiarraren Jaialdia zuzentzen, eta 2010etik Noucinemart zinema-banatzailearen eta D’A Film Festival Barcelona jaialdiaren zuzendaria da.