"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Viktor van der Valk (Reykjavik, 1987), gidoilari eta zinema-zuzendaria da, Utrechteko Arte Eskolan (HKU) eta Holandako Zinema Akademian jaso zuen bere zinema-heziketa, baita bere jaioterrian ere, Islandian, filmatutako bere lehen film laburraren bidez, Vegleysa. Bere graduazioko film laburra, Onno the Oblivious (2014), jaialdi askotarako hautatua izan zen eta hainbat sari jaso zituen, Donostia Zinemaldiaren Nesteko Orona Saria barne. Film horrekin irabazitako sarien diruarekin bere lehen film luzea filmatzea erabaki zuen: Nocturne (2019), aurrekontu eskaseko filma, zeinak Rotterdamgo Zinemajaialdiko Bright Future sailean izan zuen mundu-estreinaldia. Bere lehen lana amaitzen ari zen bitartean, bere lankide eta adiskide Guido Hendrikxen laguntzailea izan zen Stranger in Paradise (2016) filmean, eta Torino FilmLab scriptlabaren 2018ko edizioan parte hartu zuen The Camera izeneko proiektu batekin. Gaur egun, proiektu batean ari da lanean Jeroen Kooijmans herbeheretar artista bisualarekin.