"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tomás Paula Marquesek (Porto, Portugal, 1994) Zinema-zuzendaritza eta Zinematografia ikasi zuen Lisboako Zinema eta Antzerki Eskolan. 2015ean Bruno Abiben A rapariga de Berlim filmaren argazki-zuzendaritza gauzatu zuen, eta 2016an Sem armas, film laburra zuzendu zuen, IndieLisboa zinema-jaialdian estreinatu zena. Egilearen graduazio-filma, Em caso de Fogo (2019) Europan, Ipar eta Hego Amerikan eta Asian eman izan da eta Orona Sari bat ere lortu zuen Donostia Zinemaldiko Nest lehiaketan. Harrez geroztik hona, Soziologiako graduondokoa egin du, arreta genero-ikasketetan ipini duela, eta muntaketan ere egin du lan beste zuzendari batzuekin, hala nola João Pedro Rodriguesekin, Cristiana Cruz Forterekin eta Daniel Velosorekin. Pertsonaiek genero-esperientzia eta sexu-itxaropenak euren gain hartzean pairatzen dituzten zailtasunak eta porrotak aztertzen ditu, eta duela gutxi queer gorputzen disidentziaren historia ere ikertu du. Gaur egun, Cabra cega film laburra amaitzen ari da, eta Elías Querejeta Zine Eskolan proiektu bat ere garatzen ari da, Calouste Gulbenkian fundazioaren beka baten bitartez.