"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ariel Schweitzer (Tel Aviv, 1974) zinemahistorialaria, Cahiers du Cinéma aldizkari frantseseko zinema-kritikaria eta Tel Aviveko Unibertsitateko irakaslea da. Le nouveau cinéma israélien (Paris, 2013; Tel Aviv, 2017) eta Le cinéma israélien de la modernité (Paris, 1997; Tel Aviv, 2003) liburuen egilea eta Il cinema israeliano contemporaneo (Venezia, 2009) liburuaren editorea da. Robert Bresson zuzendari frantziarraren Notes sur le cinématographe liburua itzuli zuen, eta besteak beste, Robert Bresson, Jean-Luc Godard, Jacques Rivette, Vittorio De Sica, David Perlov, Amos Gitai eta Uri Zoharri buruzko zinema-atzerabegirakoen komisarioa ere bada, Israelen ez ezik, Europan eta Hego Amerikan ere bai.