"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aistė Diržiūtė (Vilkaviškis, Lituania.1991) aktore lituaniarra da, bereziki ezaguna Sangailes vasara (The Summer of Sangaile, Alante Kavaite, 2015) filmean egindako lanagatik, Auste pertsonaiaren rolean; film hori Sundance zinema-jaialdian estreinatu zen, non Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen. European Shooting Stars sarietan parte hartu zuen emakumezko lehen aktore lituaniarra izan zen. 2015ean interpretazioikasketak amaitu zituen Lituaniako Musika eta Antzerki Akademian, eta Sangailes vasara filmak izandako arrakastaren ondoren, nola Lituaniako hala nazioarteko ekoizpenetan lan egiten jarraitu zuen. Bere azken lana Men in Black: International (F. Gary Gray, 2019) blockbusterra izan zen. Iaz Europako Zinemaren Sarien aurkezlea izan zen Berlinen. Zinema-jaialdietako epaimahaikide ere izan da, hala nola Tallinn Black Nights-en eta Minskeko Listapaden. Gaur egun, film luze baterako bere lehen gidoia idazten ari da (Marija Terese Rozanskaite artista lituaniarrarengan zentratuta egongo da filma). Gainera, feminista, aktibista eta LGBTQ+ eskubideen berdintasunaren aldeko borrokalari ezaguna da.