"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Celia Rico (Sevilla, Espainia. 1982) Ikusentzunezko Komunikazioan eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua da. Ekoizpenean ia hamarkada oso bat eman ondoren, Luisa no está en casa film laburra idatzi eta zuzendu zuen 2012an, eta Veneziako Zinemaldiko Orizzonti sailean, Sevillako Europako Zinemaldian eta Gijongo Zinemaldian (besteak beste) parte hartu zuen lehen film labur horrekin. 2013an Claudia Llosaren No llores, vuela filmaren bigarren unitatea zuzendu zuen, eta Berlingo Zinemaldian estreinatu zen lan hori 2014an. Viaje al cuarto de una madrek (2018), hots, Ricok zuzendutako lehen film luzeak, Berlinale Talentseko Script Station lehiaketan parte hartu zuen eta Donostia Zinemaldian estreinatu zen, New Directors sailean, non Epaimahaiaren Aipamen Berezi bat eta Gazteriaren Saria lortu zituen. Sari eta izendapen ugari lortu ditu Ricok, besteak beste hauek: Film Onenaren Saria Kaliforniako Santa Barbara Film Festival zinemaldiko New Visions sailean; Goya sarietarako lau izendapen; eta Iberoamerikako Opera Prima Onenaren izendapena 2019ko Platino Sarietan. Gaur egun, Mironins haurrentzako animaziotelesailaren idazketan murgilduta dago, baita bere fikziozko bigarren film luzean ere, Los pequeños amores, zeina Torino Film Labek hautatutako proiektua baita.