"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jayro Bustamantek (Guatemala, 1977) zinema-zuzendaritza ikasi zuen Parisko Conservatoire Libre du Cinéma Français ikastetxean eta gidoigintza-ikasketekin jarraitu zuen Erromako Centro Sperimentale di Cinematografia zentroan. 2015ean Guatemalara itzuli eta La Casa de Producción sortu zuen. Ekoiztetxe horren bidez ekoitzi zituen bere film laburrak, baita Ixcanul (2015) ere, bere lehen film luzea, zeinak Berlingo zinema-jaialdian Alfred Bauer Saria jaso zuen, Zinema Eraikitzen ekimenean parte hartu ondoren; Donostia Zinemaldira itzuli zen film horrekin Horizontes Latinos Sailean lehiatzeko. Temblores (2019) Berlinaleko Panorama sailean estreinatu zen, Tolosako zinema-jaialdian Publikoaren Saria eta Rail d’Oc saria irabazi zituen, Horizontes Latinosen lehiatu zen eta Donostia Zinemaldiko Sebastiane Latino Saria jaso zuen. 2018. urtearen amaieran, Bustamanteren hurrengo proiektuak, La Lloronak, Donostian Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren EFADs CAACI Saria irabazi zuen. Film hori hurrengo urtean aurkeztu zen Veneziako zinema-jaialdiko Le Giornati degli Autori sailean, non Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen, eta Horizontes Latinos itxi zuen lehiaketatik kanpo. Gaur egun, Guatemalako eta atzerriko beste zuzendari batzuen proiektuak ekoizten ari da. Gainera, epaimahaikide izan da 2016ko Berlinalen, 2018ko Bruselako zinemajaialdian, 2018ko Biarritzeko zinema-jaialdian, Platino sarietan, Fénix sarietan eta Los Cabos zinema-jaialdian.