"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Irati Crespo (Errenteria, Espainia. 1996) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Mondragon Unibertsitatean. 2019an Caimán Cuadernos de Cine aldizkariak Madrilgo ECAM zinematografia-eskolan kritika zinematografikoari buruz antolatzen duen masterra egin zuen. Urte berean, programazio-lanak egin zituen Indie & Doc Fest Cine Coreano erakustaldian, Madrilgo Matadero Kultur Etxean. Caimán-en eta Filmadrid-en webguneetan hainbat zinemajaialdiren –hala nola Filmadriden– berri eman du eta Macguffin007 pentsamenduwebgunerako erreseinak eta kritikak idatzi ditu. Gaur egun, Komisariotzako graduondokoa ikasten ari da Elías Querejeta Zine Eskolan, non Zinemaldia 70 ikerketaproiektuan parte hartzen duen. Kresala zineklubeko taldearekin lankidetzan aritu ohi da eta Vitrine Filmes banatzaile eta ekoizlearekin edukien editorea da, eta 2020an Kleber Mendonça Filho zinemagile brasildarrari eskainitako atzerabegirako osoaren komisario izan zen. Masteramaierako proiektuan Barbara Hammer zinemagile esperimentalaren ondare teorikoa ikertzen du, berriki aurkitutako testu interesgarri batzuen ondorioz.