"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Maider Oleaga (Bilbo, Espainia.1976) Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua eta zinema-zuzendaritzan diplomatua da (ECAM), eta 2014an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrarekin (EHU) osatu zituen bere ikasketak. Amaren ideia (2009), Esperanza (2012), Verabredung (Iragan Gunea Berlin, 2017) –Doc España sailaren irabazlea SEMINCIn– eta Muga deitzen da pausoa (2018) –Gijóngo Zinemaldian 2018an estreinatua– dokumentalak zuzendu ditu. Proiektu horrekin Ikusmira Berriak egonaldi artistikoaren lehen edizioan parte hartu zuen. Arestian aipaturiko filmetako azken biak, gainera, Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean erakutsi ziren. Fikziozko film labur hauek idatzi eta zuzendu ditu: Neoi argiak ederrenean –Zinemiran aurkeztutako Gure Oroitzapenak (2018) film kolektiboaren parte–, eta Sitios prestado al aire (2011), IMCINEk (Mexiko) film laburren proiektuetarako abiarazitako lehiaketaren irabazle. Hainbat hezkuntza-proiektutan parte hartzen du, hala nola Cinema en Curs-en edo Zinelekun, eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan aritzen da. Gaur egun Kuartk Valley (2020) western dokumentala burutzen eta hainbat proiektu biltzen dituen ikerketa bat garatzen ari da, non zinema-sorkuntza gorpuztutako prozesu gisa aztertzen baitu.