"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Diego Soto Ortiz (Gasteiz, Espainia. 1974) kazetaria, gidoilaria eta telebista- eta zinema-munduarekin lotutako social media managerra da. EHUn kazetaritza ikasi ondoren, EITB eta El Diario Vasco komunikabideetan hasi zen lanean. Vía Digital plataformaren jaurtiketan parte hartu zuen eta 1999an Turner multinazionalak kontratatu zuen. 2001ean publizitatesormenean espezializatu zen konpainia hartako kanaletarako (Cartoon Network, TCM eta TNT) eta 10 urtez marka garrantzitsuenetarako kanpainak garatu zituen. 2009an sormen-lana gidoigintzarekin bateratzen hasi zen. El grifo (2010) eta Libre directo (2011) film laburrak idatzi zituen, eta 2015ean José Skafek zuzendutako Vulcaniarekin egin zuen debuta film luzeen gidoigintzan; Sitgeseko sail ofizialean estreinatu zen film hori, eta Leóngo zinemajaialdian garaile izan zen. Halaber, Un día menos (finalista MUCES 2011 zinemajaialdian eta aipamen berezia ZINEBIren 2016ko edizioan) eta El ciclo (aipamen berezia Sitges Pitchbox 2015 ekimenean) proiektuetarako gidoien egilea ere bada, besteak beste. Gaur egun, Warner Mediarekin lan egiten du, TCM kanalaren webgunearen eta sare sozialen koordinatzaile gisa, baita Vota Juan, Vamos Juan eta beste hainbat telesailen estrategia digitalaren arduradun gisa ere.