"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Michel Francok (Mexiko Hiria, 1979) 2009an zuzendu zue bere lehen film luzea, Daniel y Ana, Cannesko Quinzaine des Réalisateurs sailean eta Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztua. Cannesera itzuli zen Después de Lucía (2012) filmarekin, zeinak Un Certain Regard Saria eta Horizontes Latinoseko Aipamen Berezia jaso zituen. 2015ean A los ojos eta Chronic (Cannesen Gidoi Onenaren Saria irabazi zuena eta Horizontes Latinosen ere lehiatu zena) zuzendu zituen. Las hijas de Abrilekin, Un Certain Regardera itzuli zen, non Epaimahaiaren Saria irabazi zuen, baita Donostiako Horizontes Latinos Sailera ere. Nuevo orden Veneziako azken zinemajaialdian lehiatu zen, eta aurtengo Perlak Sailean sartu da. Ekoitzi dituen filmen artean, bi hauek dira nabarmentzekoak: 600 millas (Gabriel Ripstein, 2015), Berlingo Opera Prima Onenaren saria irabazi eta Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos Sailean aurkeztua; eta Desde allá (Lorenzo Vigas), Venezian Urrezko Lehoia (2015) eskuratu eta Horizontes Latinos sailean Aipamen Berezia lortu zuena.