"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Luca Guadagnino (Palermo, Italia. 1971) zuzendari, gidoilari, ekoizle eta arteekintzailea da. 1999an zuzendu zuen bere lehen lana, The Protagonists (1999), Venezian aurkeztua. Hauek ere zuzendu ditu: Melissa P (2005); Io sono l’amore (I Am Love, 2009), Jantzirik Onenen Oscarrerako eta Atzerriko Film Onenaren Golden Globe eta BAFTArako izendatua; eta A Bigger Splash (2015), zeinarekin Venezian lehiatu zen. 2017an bere arrakastarik handiena lortu zuen Call Me by Your Namerekin, zeinak Gidoi Egokitu Onenaren Oscarra irabazi zuen eta Film Onenaren Oscarrerako izendatu zuten. 2018an Dario Argentoren Suspiria filmaren remakea zuzendu zuen. Aurten emanaldi berezi bat aurkezten du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialaren barnean, We Are Who We Are zortzi kapituluko telesaila, HBO-SKY plataformarako.