"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Senarra negozio-bidaia batean duela, Gamheek aspaldiko hiru laguni bisita egiteko aprobetxatuko du. Biren etxera joango da bisitatzera eta bestea halabeharrez topatuko du. Beti bezala lagun-giroan hizketan ari diren bitartean, korronte independenteek itsas gainazalaren gainetik eta azpitik zirkulatuko dute.