72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Perlak
Perlak
Filmak
Filmak
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Kiyoshi Kurosawa
Japonia 
115 min.
Japonia, 1940. Bigarren Mundu Gerra hasi aurreko gauean, Yusaku Fukuharak, tokiko merkatari batek, gauzak okerreko nodabidea hartzen ari direla sentituko du. Satoko emaztea etxean utzi eta Mantxuriara joango da ilobarekin. Han, Yusaku gertakari anker baten lekuko izango da kasualitatez, eta munduari ezagutzera ematea erabakiko du. Hasieran egoera gaizki ulertuko du emazteak, baina senarraren benetako asmoak ezagutu ondoren, edozer egingo du haren segurtasuna eta zoriontasuna bermatzeko.
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
Mona Fastvold
AEB 
104 min.
1850eko hamarkadan, Abigail bere senar Dyerrekin bizi da New York estatu iparraldeko landetxe batean. Urte berri bat hasten ari da, eta Abigailek bere egunkarian idatziz horri buruz hausnartzen duela, bere jokabide estoiko eta gogoetatsuaren eta bere emozio korapilatsuen artean kontraste nabarmena dagoela sentituko dugu, nahiz eta apurka argituz doazen emozio horiek. Udaberria heldu da eta Abigailek Tallie ezagutuko du, bere emozioekin zintzoa den emakume iritsi berri bat, edertasun liluragarrikoa, zeinak ondoko etxalde bat alokatzen duen bere senar Finneyrekin. Bi emakumeen artean oso argia ez den harreman bat sortuko da, baina existitzen zela ez zekiten hutsune bat beteko dute horrela.
Maïwenn
Frantzia 
90 min.
Neige, hiru seme-alaba dituen ama dibortziatua, bere aitona aljeriarra bisitatzera joan ohi da zahar-etxera. Neigek familiako oinarri hori maite eta errespetatzen du, bere hazkuntzaz arduratu eta, batez ere, bere guraso toxikoengandik babestu baitzuen. Senideen arteko harremanak korapilatsuak dira eta samintasun eta erresuminez beteta daude. Zorionez, Neigek François senar ohiaren babesa du. Aitonaren heriotzak ekaitza sortuko du familian eta nortasun-krisi sakona eragingo dio Neigeri. Hortik aurrera, bere ADNa ezagutu eta ulertu nahiko du.
Maite Alberdi
Txile - AEB - Alemania - Herbehereak - Espainia 
90 min.
Rómulo detektibe pribatua da. Bezero batek eskatu dio bere ama bizi den zahar-etxea iker dezan. Rómulok, orduan, Sergio 83 urteko gizona entrenatuko du; ez du inoiz detektibe-lanik egin, baina denbora batez zahar-etxean biziko da, isilpeko agente bezala. Egoitzan infiltratu ondoren, sator rola hartzeko eta bere nortasun maitagarria eta amultsua ezkutatzeko zailtasunak ditu, eta, azkenean, espioi baino, bere bizikideen aliatu egiten da. Sundance zinema-jaialdiko nazioarteko dokumentalen lehiaketa ofizialean estreinatu zen. 2017ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan EFADs-CAACI saria.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2017
Phyllida Lloyd
Erresuma Batua - Irlanda 
97 min.
Sandrak bere bi alaba txikiak hazteko etxe epel, seguru eta zoriontsu bat lortzen saiatzen den ama gaztea dirudi. Familiaren bizitza hobetzeko erabaki irmoa du hartuta, eta ikusten duenean erakundeek ez diotela lagunduko, hutsetik abiatzea eta etxea berak eraikitzea erabakiko du. Oso diru gutxirekin eta aurrezkirik gabe, Sandrak bere asmamen guztia erabili beharko du bere asmo handiko plana benetako bihurtzeko. Horrez gainera, senar ohi posesiboaren kontroletik ihes egin eta harengandik urrundu beharko ditu nola alabak hala bere burua. Halere, ezerk ezingo du Sandra kikildu, eta babesa eta laguntza emateko prest egongo diren lagun batzuk bilduko ditu. Horien eskuzabaltasunari eta bihotz onari esker, eta bi alaben maitasuna izanik, Sandrak benetan bera izan daitekeelako sentsazioa berreskuratuko du.
by Emanuela Scarpa © Vivo film, Tarantula
© by Emanuela Scarpa © Vivo film, Tarantula
Susanna Nicchiarelli
Italia - Belgika 
106 min.
Eleanor argi, bizkor, grinatsu eta askea Karl Marxen alaba txikia zen. Feminismoaren eta sozialismoaren gaiak lotu zituen lehen emakumeetako bat izan zen, eta parte hartu zuen langileen eta emakumeen eskubideen aldeko borroketan, baita haur-eskulanaren abolizioan ere. 1883an Edward Aveling ezagutu eta bere bizitza aztoratuko zuen maitasun-istorio grinatsu baina tragiko bat izango zuten elkarrekin.
Yoon Dan-bi
Hego Korea 
104 min.
Okju eta Dongju aitonaren etxera joango dira bizitzera udako oporretan, aita dirurik gabe geratu ondoren. Dongju ondo egokituko da etxe berrira; Okju, berriz, arrotz sentituko da ingurune berri horretan. Dibortziatzeko zorian duten izeba ere etxera etorriko zaie bizitzera, eta handik gutxira, Okjuri etxea eta aitona gustatzen hasiko zaizkio, familiarekin denboraldi bat igaro ahala. Hala ere, aitona gaixotu egingo zaie, eta orduan, aitak eta izebak aitona erietxera bidali eta etxea saltzea erabakiko dute.
Eliza Hittman
AEB 
101 min.
17 urterekin, Autumnek ispiluari begiratu eta bere gorputza aldatzen ari dela konturatuko da. Kezkatuta, gazteei laguntzeko zentro batera joango da, eta gehien beldurtzen zuena adieraziko diote hor: haurdun dago. Toki-zerbitzuek ez diete bere galderei erantzuten, ezta osasun-zentroan ematen dizkioten liburuxkek (gazteak jaioberria adopzioan ematera animatzeko diseinatuak) ere. Gainera, adin-nagusitasunera ez denez iritsi, bere estatuko legeak behartu egiten du gurasoen baimena eskatzera legez abortatzeko. Etsita, metodo alternatiboetara jotzea baino ez zaio geratzen, emakumeek beti erabili izan dituztenak. Autumnek ez du inorekin hitz egiten bere arazoaz, baina bere lehengusu Skylarrek, zeina bere lagunik onena ere baden eta egunero institutuan ikusten duen, baita biek kutxazain gisa lan egiten duten dendan ere, segituan ulertuko du egoera eta berehala eta baldintzarik gabe eskainiko dio laguntza. Brooklyngo klinika bateko helbidea poltsikoan, New Yorkera eramango dituen autobus batera igoko dira biak egunsentian.
Chloé Zhao
AEB 
108 min.
Nevadako landa-eremuko hiri batek pairatutako kolapso ekonomikoaren ondoren, Fernek bere kamioneta prestatu eta gizarte konbentzionaletik kanpo nomada moderno gisa bizitzeari ekingo dio. Filmean Linda May, Swankie eta Bob Wells benetako nomadak ageri dira, zeinak Fernen aholkulari eta adiskideak izango diren Mendebaldeko Estatu Batuetako paisaia zabalean zeharreko esplorazio horretan.
Michel Franco
Mexiko - Frantzia 
86 min.
Gizarte-maila altuko ezkontza luxuzko bat okertu egingo da espero ez zen errebolta sozial batek bide ematen dionean estatu-kolpe bortitz bati, zeina emaztegai gazte eta solidarioaren ikuspegitik eta haren familia aberatsaren alde lan egiten duten morroien ikuspuntutik ikusten den.
Florian Zeller
Erresuma Batua 
97 min.
Anthony, ia 80 urteko gizon bat, bakarrik bizi da Londresen duen apartamentuan eta bere alaba Annek inposatu nahi dizkion erizainetako bat ere ez du onartzen. Alabaina, Premia hori gero eta larriagoa da Annerentzat, Parisera bizitzera joatea erabaki baitu ezagutu berri duen gizon batekin. Laster ikusiko da errealitatea gero eta modu nahasgarriagoan hautematen duela Anthonyk.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: