Suzanne Lindon
Suzannek 16 urte ditu. Bere adineko jendea aspergarria iruditzen zaio. Egunero, institutura bidean, antzoki baten aurretik pasatzen da. Han, berarekin obsesionatuko den gizon bat ezagutuko du, zaharragoa. Adin-aldea gorabehera, batak bestearengan aurkitzen du gogaitasunari aurre egiteko erantzuna, eta maitemindu egiten dira. Hala ere, Suzanne beldur da 16 urteko neska baten bizitzako gauzak galduko ote dituen, hainbeste kostatzen baitzaio bizitzaz bere lagunek bezain beste gozatzea.
David Pérez Sañudo
Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen. Opera prima.
João Paulo Miranda Maria
Brasil - Frantzia
93 min.
Gaur egungo Brasil, baina denboran galduta. Cristovam, iparraldeko landako natibo beltz bat, hegoaldeko kolonia austriar zahar batera joan da, esne-fabrika batean lan egiteko. Pertsona kontserbadore eta xenofoboekin egon behar du, eta isolatuta eta zurien mundutik urrun sentitzen da. Etxe abandonatu bat aurkitzen du, bere jatorria gogora ekartzen dioten objektuz eta oroitzapenez betea, eta bertan geratzen da, bere sustraiekin berriro konektatzeko. Bat-batean objektu gehiago agertzen dira, oroitzapenez beteriko etxe hori bizirik balego bezala. Eta, astiro-astiro, Cristovamek metamorfosia jasaten du.
Zinema Eraikitzen 37
Grigory Kolomytsev
Andrei, 9 urteko mutiko bat, herri txiki baten kanpoaldean bizi da, itsasotik hurbil. Amak umezurztegi batera eraman nahi du. Aukera horrek izugarri izutzen du Andrei, badakielako bere bizitza guztiz aldatuko dela. Ekaitz-egun batean, txakur bat aurkitzen du, eta erabakitzen du Chupacabra ahuntz-banpiro mitikoa dela eta mirariak egingo dituela. Ikusmira Berriak egonaldi-programaren bitartez garatutako opera prima.
Ikusmira Berriak 2018
Kim Mi-jo
O-bok 61 urteko emakumeak itsaski-denda bat izan du, hamarkada luzez, arrain-merkatu batean. Egun batean, bere alaba In-aeren aita-amaginarrebak izango direnekin elkartuko da, lehenbizikoz. Gau hartan, O-bok bortxatuko du Gi-taekek. Hasieran, ezer gertatu ez zelako itxurak egin eta bere bizitzarekin beti bezala jarraitzen saiatuko da O-bok. Handik gutxira, In-aeri aitortuko dio bortxatu egin dutela. Poliziak Gi-taeki deituko dio, ikertzeko, eta gertakariaren istorioa merkatuan zabaltzen hasiko da. Opera prima.
Dong Xingyi
Junsheng etxera itzuli da espetxetik irten eta gutxira, eta konturatzen da bere jaioterritik urrun sentitzen dela. Ez da han egon urte askoan, baina oraindik uste du herriko gazterik indartsuena dela. Hainbat oinaze jasan ondoren, ohartzen da itxuraz laburra izan den absentzia hori arrakala gaindiezina dela. Opera prima.
Imanol Rayo
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Piotr Domalewski
Polonia - Irlanda
97 min.
Olak Irlandara bidaiatu behar du bere aitaren gorpua Poloniara eramateko, eraikuntzan lanean ari zela hil zen eta. Olak ez du interes handirik aitarengan, soilik jakin nahi du ea aitak agindu zion kotxerako behar zuen dirua aurreztu ote zuen. Atzerriko burokraziari aurre egiteko bere maltzurkeriaz baliatzen den bitartean, Ola bere aita ezagutzen hasiko da. Zuzendariaren bigarren filma.
Borja de Miguel (IJswater Films & Tourmalet Films)
© Borja de Miguel (IJswater Films & Tourmalet Films)
Isabel Lamberti
Herbehereak - Espainia
77 min.
Gabarre-Mendoza familia bere bilobaren urtebetetzea ospatzen ari da, baina polizia-ikuskapen batek jaia eteten du. Cañada Realen, Madrilgo kanpoaldean dagoen txabola-auzoan, tirabirak sortzen dira agintarien eta bizilagunen artean; izan ere, lurrak saldu dituzte, eta beraiek eraiki dituzten etxeetatik alde egitera behartzen dituzte. Ama, Agustina, oso emakume alaia izatetik beldurrak jota bizitzera igaro da; aita, David, txatar-biltzaile oso langilea, irtenbide bat bilatzen saiatzen da, baina sistemaren burokraziak huts egiten die. Bien bitartean, familiako kide gazteenek –David, semea; María, erraina eta ama nerabea, eta Alejandro gaztea– ahal duten bezala egiten dute aurrera, beraien bizitzak hari-harian daudela. Opera prima.
Ben Sharrock
Omar musikari gaztea da, etorkizun handikoa. Bere siriar familiarengandik bananduta bizi da, Eskoziako uharte urrun batean harrapatuta, asilo-eskaeraren zain. Besoan daraman eskaiola dela eta, ezin du bere lauda ukitu eta paisaia epikoetan ibiltzen da, iragan konplexu bati eta etorkizun etsigarri bati erantzun nahian. Agian harrapatuta dago, baina ez dago bakarrik. Omar eta bere pisukide berriak erabat gaizki ulertutako "kontzientzia kulturaleko" eskoletara joango dira, Friends telesailaren maratoi bat egingo dute, Ross eta Rachel eten batean ote dauden eztabaidatuko dute eta Farhad, Freddie Mercuryrekin obsesionatuta, tokiko mikrofono irekiaren gauean parte hartzera konbentzitzen saiatuko da Omar. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Christian Johannes Koch
Negua Suitzako landa-eremu batean. Marinak, berrogei urtetik gorako irakasle batek, familia-bizitza lasaia darama senarrarekin eta alabarekin. Baina bere bizitza ez da dirudien bezalakoa: harreman sekretu bat du ikasle baten aitarekin, Artemekin. Artem eta bere alaba hiri txiki horren kanpoaldean bizi izan diren arren aspalditik, ez dute bizileku-baimenik. Sekretua agerian geratuko da Ulyana lapurtzeagatik atxilotzen dutenean. Gertakariaren garrantzia txiki samarra bada ere, irismen handiko ondorioak izango ditu; Artem eta Ulyanaren bizitzak erortzeaz gain, Marinak egoera osoan izandako inplikazioa ere agerian geratuko da. Gezurraren, leialtasunaren eta grinaren artean banatuta, urrats erradikal bat egin behar duela erabakiko du irakasleak. Opera prima.
2020 E.x.N K.K. / ever rolling films
© 2020 E.x.N K.K. / ever rolling films
Akio Fujimoto
Japonia - Vietnam
88 min.
Phuong, An eta Nhu hogei urte inguruko emakume vietnamdarrak dira. Ikastun tekniko gisa ziharduten lantoki batean, baina handik ihes egin eta legez kanpoko egoiliar bihurtuko dira hirurak Japonian. An bitartekari batekin harremanetan jarriko da, lana aurkitzen lagundu diezaien. Bitartekari horrek arrantzale baten txabolara −izotzez estalita dagoena− eramango ditu, bizitzeko leku bat izan dezaten lanaren truke. Pozik daude, gainera, zutena halako bi delako oraingo soldata. Lanean hasi eta Phuong min izugarria hasiko da sentitzen halako batean. Kezkatuta, Anek eta Nhuk ospitalera eramango dute Phuong, baina han ez dute gaixoa onartuko, identifikazio-txartelik ez dutelako. Zuzendariaren bigarren film luzea.