"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Halako batean bi kanpotar iristean bizitza aldatuko zaien lau emakumeren eta neskato baten istorioa da Arima. Kanpotar batek ihes egin eta herrian ezkutatuko da, existitzen ote den inork ez dakien izaki iheskor eta ikusezin baten antzera. Besteak, zaurituta dagoen gizon armadun batek, emakumeen bizitza hainbat modutan asaldatuko du. Benetakoaren eta irudimenezkoaren arteko mugan higituko da, amesgaiztoaren eta ametsaren artean, beldurraren eta desioaren artean, misterioz blaituriko istorio batean.