"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Emakume dirudun baten egunkari intimoa, bere senarrak –industrialari aberats batek– joan den mendeko 40ko hamarkadatik 60kora egindako etxeko filmazioen bidez irudikatua. Filma melodrama klasikoa ere bada, Douglas Sirken edo Todd Haynesenen estilokoa, oso sentibera. Europa zaharrean zehar airean egindako bidaia. Amets erromantikoa.