"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Manou enara txiki bat da, eta istripu baten ondoren, kaio bikote batek haziko du. Bera ere kaioa dela sinetsita haziko da, baina laster jakingo du ez dutela inoiz kaio gisa onartuko. Kaioen taldean egokitzen saiatu baina huts egingo du, eta horregatik, bere espezie bereko txoriak ezagutu eta horiekin bizitzen geratzea erabakiko du. Baina laster bai enarek bai kaioek oso arazo larri bati aurre egin beharko diote, elkarrekin lan eginez, eta Manou inoiz izan ez den heroia izango da.