"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ikus-entzunezko soinua: jatorritik Full Immersive-raino izena izan zuen Marc Ortsek Donostia Zinemaldiko 68. edizioan online eginiko eskola magistralak. Orts Deluxe Spain-eko soinu-arduraduna eta sormen zuzendaria da, eta bost aldiz irabazi du soinu onenaren Goya saria. Besteak beste, honako zuzendariekin egin du lan: J.A. Bayona, Pedro Almodóvar, Daniel Monzón eta Jaume Balagueró. Hitzaldian soinu-teknologiaren bilakaerari eta bere erreprodukzio-formatuaren arabera soinu-banda bat sortzeko prozesuari buruz hitz egin zuen Ortsek. Eskola magistrala Zinemaldia & Technology ekimenaren parte izan zen eta Creative Europe MEDIAren laguntza eduki zuen.