"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ted Hopek, Oscar sarietarako 12 izendapen lortu dituenak, online eskola magistral bat egin zuen Donostia Zinemaldiko 68. edizioan. Ekoizle estatubatuarrak 90eko hamarkadan ekin zion bere ibilbideari eta funtsezko pieza izan zen hamarkada horretan zinema independenteak izan zuen boomean; izan ere, Ang Lee, Todd Solondz, Alejandro González Iñárritu eta Michel Gondry zuzendarien lanak ekoitzi izan ditu. Geroago, Amazon Studiosen sartu zen, baina Donostiako hitzaldia ekoizpen independentearen mundura itzuli zen aldi berean gertatu zen. Creative Europe MEDIA eta Industria Kulturalaren eta Kooperaziorako Zuzendaritza Nagusiaren (ICC) laguntzarekin egin zen eskola magistrala.