"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aaron Sorkin Estatu Batuetako antzerkigile, ekoizle eta zuzendariak eskola magistral bat eman zuen online Donostia Zinemaldiko 68. edizioan. A Few Good Men (Rob Reiner, 1992) filmaren gidoiarekin debutatu zuen gidoigintzan –Sorkinek berak sortutako izen bereko antzezlanean oinarrituta zegoen film hori–. Ondoren, arrakasta izaten jarraitu zuen The Social Network (2010), Moneyball (2012) eta Steve Jobs (2015) lanei esker. Telebistan, Sorkinek sortu, idatzi eta ekoitzi zituen The West Wing (1999-2006) eta The Newsroom (2012-2014) telesailak. Bere Donostiako hitzaldiak bat egin zuen Netflixen estreinatutako The Trial of the Chicago 7 (2020) bere azken filmarekin.