"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Asteazken gauean, hilaren 23an, Príncipe 9. aretoan, Zinemira saileko Atarrabi et Mikelats filmaren proiekzioan, gertakari desatsegin bat jazo zen.
Zinemaldiko langileek filmaren zuzendariari, Eugène Green-i, bost aldiz eskatu zioten maskara janzteko eta eraman behar bezala janzteko. Azkenean, Zinemaldiaren zuzendaritzak zinema-aretotik ateratzeko eskatu zion. Ertzaintzako bi agentek jakinarazi zioten salaketa administratibo bat jarriko ziotela, eta isuna jaso zezakeela.
Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Eugène Greeni. Zinemaldiko gonbidatua izateari utzi dio, osasun-agintariekin bat etorriz hartutako neurriekiko eta Zinemaldiko langileekiko errespetu faltagatik eta ikusleen eta film lantaldearen osasuna arriskuan jartzeagatik, proiekzioan zehar eta geroago.
Solasaldiak Lukas Hiriart eta Saia Hiriart aktoreekin jarraitu zuen.