"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Oliver Laxe zuendari galiziarraren O que arde filmak irabazi du IX. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria, “istorioa kontatzerakoan adierazitako errealsimoagatik eta inguruaren zailtasuna eta bertako eragileen onberatasuna adierazten duten plano ahaztezinengatik”. 10.000 euroko saria bi zatitan banatzen da: ekoizpenak 7.000 euro jaso ditu, eta Asturias Paraíso Natural Film Commission-ek, gainontzeko 3.000. “Sari hau eman dugu Film Commission-en lana nabarmentzeko, bertako ikus-entzunezko industriak aktibatzen eta ordezkatzen dituzten lurraldeak sustatzen dituztelako”, adierazi du Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Ernesto Gascok.
Guztira, hemeretzi film aurkeztu ziren sarira eta horietatik bost izan dira finalistak: El increíble finde menguante, La trinchera infinita, La vida sense la Sara Amat, La virgen de agosto eta O que arde, irabazlea.Fernando Guillén Cuervok, Yolanda Floresek, Cristina Iglesiasek, Nerea Barrosek eta Ouka Lelek osatu dute saria erabaki duen epaimahaia. Guillén Cuervok sari banaketa ekitaldian adierazi zuenez, “zinamearen harrobiari eta etorkizunari emandako saria da hau, eta era berean, herrialdeen nortasunari, inguruneari eta kulturaren balioei aitortza”.
“Oso sari ederra da, funtsezkoa”, dio Oliver Laxe zinemagileak, “espazio baten espiritua jasotzen jakiteari emandako saria baita”. Egileak, bere ama jaio zen bailaran grabatu zuen film luzea, Asturiasen: “Nire arbasoek mendeetan zehar landu dituzte lur hauek eta horrek ondorio bat du; bertako natura indartsuak jendea eta bere emozioak zizelkatzen ditu, eta kamera atzean dagoen horrek irudia habitatzen du”, azaldu du Laxek. Espazioaren esanetara jartzeko intentzioa izan duela aitortu du zuzendariak: “balioak, paisaia, arkitektura, azentoak eta, batik bat, ondare inmaterialaren zerbitzura jarri nahi izan dut”.
Irene Elorza