"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ilusio handiarekin itzuli da Kepa Sojo zinemagilea Zinemaldira. Joan den apirilean estreinatu zuen bere bigarren film luzea, La pequeña Suiza, eta aurtengo Zinemira sailean erakutsi dutelaeta “oso pozik” dagoela aitortu du. Filmak zortzi aste egin zituen zinema-aretoetan, eta bigarren ibilbide bat abiatu berri du Netflix plataforman.
Filmak Euskadi erdian dagoen Gaztelako fikziozko herri bateko biztanleen gorabeherak kontatzen ditu. Telleria izeneko herriak, 700 urteren ondoren, euskal lurraldean sartu nahi du. Erkidego horretako gobernuak ezezkoa ematen dionean, eta aurkikuntza arkeologiko bitxi bat medio, munduko herrialde garatuenetako batean anexionatzeko eskatuko dute Telleriako biztanleek: Suitzan, alegia. Identitatearen auziaz harilkatzen da filma, familia osoak ikusteko mo - duko tonuan eginda. “Zerbait gara, zerbait ustez hobea izan nahi dugu, eta bat batean, zerbait are hobea izateko aukera sortzen zaigunean, bost axola zaigu jatorrian izan nahi genuena”, dio zinemagileak bere lanaren gaiaz galdetuta. Nortasuna eta antzeko gaiak desmitifikatzeko saiakera da filma, beraz. Izan ere, zuzendariaren aburuz, “jendeak ongizatea nahi du, azken finean, eta zure aberria zure inguru hurbila da, familia eta lagunak”.
Aktoreak, oinarri
Film korala egin du zuzendari araba - rrak, Berlangaren iturritik edan duen komedia. “Pertsonaia asko daude filmean”, dio Sojok, “eta bikoteen ildo nagusia dagoen arren, film korala da”. Gidoia idazten hasi zenean, zenbait aktore buruan zituela aitortu du zinemagileak. “Oso pozik gaude aktoreen zerrendarekin, eskarmentu handia duten aktore oso onak dira”, esan du zinemagileak.
Jon Plazaola, Maggie Civantos, Ramón Barea, Kandido Uranga, Maribel Salas eta Secun de la Rosa dira, besteak beste, filmaren pisua euren gain hartzen duten aktoreak. Kepa So - jok adierazi duenez, “aktore ona izan
“Nik izan dudan aktoreen zerrenda daukazunean, dena da erraztasun eta gozamen”
beharra dago komedia ondo egiteko; negar eginaraztea errazagoa dela uste dut”. Komedia gutxietsitako generoa dela eta oso aktore onak eman ditue - la sinetsita dago La pequeña Suiza filmaren egilea. “Ramón Bareak edo Kandido Urangak horrenbesteko talentua dute, oso erraza dela beraiekin lan egitea; nik lantaldean izan dudan aktoreen zerrenda daukazunean, dena da erraztasun eta gozamen, sekulako eskarmentua dute eta gauza benetan miragarria da”, azaldu du zuzendariak.
Irene Elorza