"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Penélope Cruzek U2 taldeko Bonoren eskutik jaso du Donostia Saria. Izan ere, abeslari irlandarra propio etorri baita Donostiara saria bere lagun Penéloperi emateko. Hauxe izan da Zinemaldiko antolakuntzak isilpean gordea zuen ezustekoa.
Cruzek txaloaldi luzea jaso du Kursaalera bertaratutakoen aldetik, horien artean, besteak beste, Javier eta Carlos Bardem aktoreak eta Fernando León de Aranoa zuzendaria zeudelarik.
Aktoreak urduri zegoela aitortu du, eta, berrosatu ondoren, eskerrak eman dizkie bere hastapenetan aukera eman zioten zuzendariei, baita bere familiari ere. “Urte asko igaro dira neskatila hura aktore bihurtzearekin eta seme-alabak izatearekin amestu zuenetik “, esan du; ondoren, Javier Bardem bikotekideari zuzendu zaio: “bera ere amets horretan sartuta zegoen eta gaur hemen da nirekin”. Aktoreak bere eserlekutik jaiki eta musu bat bidaliz erantzun dio.
Amaitzeko, “planeta zaintzeko” eskaera egin nahi izan du, eta halaber, indarkeria matxistaren kontrako gaitzespena agertu du.