"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Joan den maiatzaren 11n, Granadan finala jokatu eta Erreginaren Kopa irabazi zuen Realeko emakumeen taldeak. Jokalariek, talde teknikoak eta familia txuri-urdin osoak urduri, tentsioan eta ilusio handiz bizi zituzten final handiaren aurreko egunak. Aurreko egun horietan ikus-entzunezkoen arloko talde bat izan zen haiekin, eta Aurkene Arizak eta Mikel Fuentesek zuzendutako dokumental hau izan da emaitza. Guztiok dakigu partida nola amaitu zen. Aitzitik, dokumentalak bidea nolakoa izan zen erakutsiko digu.
Filmaketa taldeak finalaren aurreko egunak jokalariekin, entrenatzaileekin eta gertuko pertsonekin bizi izan zituen, ingurunean tentsioa eta urduritasuna nabari direlarik. Dokumentalean bulegoko lana, bideo eta fisio gelan egindako lana, entrenatzaileen hitzaldiak, hotela eta aldagela ikus daitezke. Baina gauza guztien gainetik, garaipen horri bide eman zioten gogoa eta giroa ber-bertatik sentituko ditugu. Emanaldia ostiralean izango da, irailaren 27an, arratsaldeko 19:30ean.
Sergio Basurko