"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Mostaganem, Aljeria. 1961)
Jean-Pierre Rehmek Literatura Modernoa eta Filosofia ikasi zituen, École Normale Supérieure ikastetxean. Artearen eta Zinemaren Historia eta Teoriako irakaslea izan da hainbat arte-eskolatan, eta Fratnziako Kultura Ministeriorako ere aritu da lanean. Gainera, besteak beste, Kairoko Arte Modernoko museoko, Japongo Yokohama Art Centerreko, Rotterdamgo Witte de With museoko eta Bartzelonako La Caixa Fundazioko erakusketetan egin ditu komisario-lanak. Halaber, eskuarki aritzen da elkarlanean zenbait mediorekin, eta erakusketen katalogoak, zinemagileei eta artistei buruzko monografiak (Roee Rosen, Tsaï Ming-liang, Mark Lewis, William Eggleston, Jimmie Durham, Peter Friedl, Jacques Rozier, Isidore Isou…) eta zinema eta arte-kritikak idatzi ditu; esaterako,Cahiers du Cinéma, Cinéma eta Trafic argitalpenetarako. 2001etik, Marseillako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria da (FIDMarseille).