"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laida Lertxundi (Bilbo, 1981) Los Angeles eta Euskadi artean bizi eta aritzen den zinemagile eta artista bat da. Batez ere 16 mm-tan eta Los Angelesen filmatzen du bere lana, non pertsonak, paisaiak eta soinuak baitira ardatz. Ondoren, zatikako ikuspegia darabil edizioan, narrazioaren forma zinematografikoak prozesuari eta materialtasunari buruzko interesarekin ordezkaturik. Bard College-n atera zuen Arte Ederretako lizentziatura, eta California Institute of the Arts-en, berriz, Arte Ederretako masterra. CalArts, Art Center eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean irakatsi du, eta egun Ikasketa Zinematografikoak koordinatzen ditu Elías Querejeta Zine Eskolan.
Besteak beste, Locarno, Toronto, Rotterdam, New York eta Edinburgoko zinema-jaialdietan proiektatu dituzte haren filmak, baita hainbat museo eta galeriatan ere: adibidez, New Yorkeko MoMa, Londresko Tate Modern eta White Chapel Gallery eta Medellíngo Arte Modernoko Museoan. Bakarkako erakusketak egin ditu LUX (Londres), Tramway (Glasgow), Tabakalera (Donostia), DA2 (Salamanca) eta La Alhóndiga (egungo Azkuna Zentroa, Bilbon), besteren artean. Gainera, beste hainbat espaziotako erakusketetan parte hartu dut: esaterako, New Yorkeko Katonah Museom of Art, Portugalgo Galeria Cinematica, Los Angeleseko Hammer Museum, Habanako Bienal eta Lyongo Biennale-n. 2019an Landscape Plus (Mousse Publishing / fluent) liburu monografikoa argitaratu du.