"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Martín Rejtmanek (Buenos Aires, 1961) New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) ikasi zuen zinema. Doli vuelve a casa (1984-2004) eta Sitting on a Suitcase (1986) film laburrak zuzendu zituen Rapado (1992) filmarekin formatu luzean debuta egin aurretik. Ondotik beste lan nabarmengarri batzuk egin zituen: Silvia Prieto (1999) Donostiako Made in Spanish sailean aurkeztu zen; Los guantes mágicos-ek (2004) Argentinako film onenaren FIPRESCI saria irabazi eta Donostiako Horizontes sailean parte hartu zuen; Entrenamiento elemental para actores (2009) Federico Leónekin batera zuzendu zuen; eta Dos disparos (2014) Locarnoko zinema-jaialdian lehiatu eta Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztu zen. 2007an, Copacabana dokumentala zuzendu, eta dokumental onenaren FIPRESCI saria irabazi zuen Mexiko Hiriko FICCO zinema-jaialdian. Shakti (2019) film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen Berlingo azken zinema-jaialdian, eta Zabaltegi - Tabakalera sailean aurkeztuko da aurten.
Azken urteetan hainbat atzera begirako eskaini zaizkio haren lanari: besteak beste, BAFICIn, Jeonjuko zinema-jaialdian, Harvard Film Archive-n, Cinemateca Portuguesa-n eta Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
Gainera, zenbait kontakizun-liburu idatzi eta argitaratu ditu: Rapado (Planeta, 1992), Velcro y yo (Planeta, 1996), Literatura y otros cuentos (Interzona, 2005) Tres cuentos (Mondadori, 2012) eta Madrid es una mierda (Barret, 2018).