"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Nottingham, Erresuma Batua. 1960) Mark Adams Edinburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa da. 2015ean egin zuen bat jaialdiarekin, eta ordutik berriro nazioarteratu du lehiaketa hori, bertako talentu berrien eta jadanik finkatutako atzera begirakoen sustapena azpimarratuz. Zinema-kritikako burua eta kritika-editorea izan zen Screen International aldizkarian, lau urtez, baita kritikari zinematografikoa The Sunday Mirror astekarian ere. Variety eta The Hollywood Reporter argitalpenentzat idatzi du, halaber, eta Moving Pictures International martxan jarri zuen lantaldeko kideetako bat izan zen. Gainera, Londresko Arte Garaikideko Institutuan (ICA) aritua da, zinema-alorreko zuzendari, eta sei urtez programazioko burua izan da Erresuma Batuko Zinema Antzoki Nazionalean. Mundu osoko zinema-jaialdietan bete ditu programatzaile-lanak, hainbat liburu idatzi ditu zinemari buruz, eta Britainia Handian, besteak beste, British Film Comission eta Visit Britain erakundeen aholkularia izan da.