"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2013tik Malagako zinema-jaialdiaren eta Málaga Film Office erakundearen zuzendaria da Juan Antonio Vigar (Malaga, Espainia. 1958). Gainera, 2015eko abuztutik Malagako Cervantes eta Echegaray antzokietako zuzendari-kudeatzailea da. Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoetako kide elkartua da, eta zinema iberoamerikarreko Platino sarien epaimahaian dihardu.
Kudeatzaile kultural gisa, Malagako Probintzia Diputazioaren Kultura eta Hezkuntza alorreko koordinatzaile nagusia izan zen 2008tik 2011ra bitarte, eta Malagako Sur egunkariko kultura-gela zuzendu zuen 1995etik 2008ra. Andaluziako Kultura Kudeatzaileen Elkarteko (GECA) kidea da 2009tik. Orobat, Ópera XXI elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea (diruzaina ere bada) eta Malagako Ateneoko aholkularitza-batzordeko kidea da egun.
Ikus-entzunezkoei buruzko ikerlanak eta eduki zinematografikoko ehun bat kazetaritza-artikulu atera ditu argitara eta hainbat komunikabidetan ibili da programen zuzendari eta zinema-kritikari. El Cultural-ek eta Alcaláko Unibertsitateak antolatutako Kritika eta Komunikazio Kulturaleko masterreko irakaslea da eta ikus-entzunezkoen alorreko prestakuntza-ziklo ugaritan eman ditu hitzaldiak.