"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Buenos Aires, 1987)
Hogeitik gora filmetan lan egin du, besteak beste, animazioan, komedian, draman eta generoko zineman. 2007an hasi zen lanbidean, Eliseo Subiela zuzendariaren esanetara, El resultado del amor filmarekin; hari esker emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen Zinema Iberoamerikarraren Huelvako Jaialdian, baita emakumezko aktore berri onenaren Cóndor saria Argentinan ere. 2015ean Anahí Berneriren Alanis filmatu zuen, bezeroak hartzeko eta semearekin bizitzeko erabiltzen duen etxetik kaleratuko duten prostituta bat hezurmamiturik. Lan horrek ere hainbat sari ekarri zizkion: emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Donostia Zinemaldian, emakumezko aktore onenaren saria Guadalajarako zinema-jaialdian eta Habanakoan (Una mujer fantástica filmeko Daniela Vegarekin partekatuta), eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Cóndor saria Argentinan. Horrez gain, Fénix eta Platino sarietarako izendapenak lortu zituen. Antzerkian, Fernando Peña, Alejandro Tantanian, Lia Jelin eta José María Muscari zuzendariekin aritua da, besteak beste, eta telebistan eta streaming plataformetan, aldiz, Adrián Caetano, Daniel Burman eta Daniel Baronerekin.