"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Bartzelona, Espainia. 1983)
Ikus-entzunezkoen Komunikazio lizentziatura atera zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2005ean beka bat jaso zuen Buenos Aireseko Zinema Unibertsitatean ikasketak egiteko. Han zuzendu zuen bere lehenengo filma, Manuscrito a la ciudad, eta muntatzaile gisa hasi zen lanean. Ordutik, nazioarteko zinema-jaialdietan emanaldia izan duten zortzi film luze muntatu ditu.
Zuzendaritzan 2018an hasi zen, Con el viento opera primarekin. Canneseko Cinéfondation Atelier programan parte hartzeko aukeratu zuten, eta 68. Berlinalen izan zuen munduko estreinaldia; gainera, Zonazineko film onenaren Zilarrezko Biznaga eskuratu zuen Malagako zinema-jaialdian, eta berrogei bat lehiaketatan eman dute.
2007tik, zinemaren pedagogiarekin uztartzen du filmegintza. A Bao A Qu elkartearen Cine en curso proiektuko lantaldean dago. 2018an UPFko Ikus-entzunezko Komunikazioaren gradura batu zen, irakasle laguntzaile gisa, eta gidoilaritzako eta dramaturgiako lantegiak irakasten ditu han.
Egun, Cartas transoceánicas film luzea zuzentzen ari da Lucía Vassallorekin batera, bere bigarren fikzio-film luzea prestatzen duen bitartean: Dúo, 2018ko Donostia Zinemaldian Koprodukzio Fororako aukeratutako lana.