"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Errenteria, Espainia. 1977) Eider Rodriguezek Euskal Herriko Unibertsitatean, Parisko Sorbonne Nouvellen eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Publizitateko lizentziatua eta Literaturako doktorea da. Argitaratzaile, itzultzaile eta gidoilari aritua da.
Lehenengo ipuin-liburua, Eta handik gutxira gaur (2004), 26 urte zituenean atera zuen argitara, eta ondotik etorri ziren Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017), Euskadi eta Zilarrezko Euskadi sarien irabazlea.
Ipuingintzaz harago, beste genero batzuk ere landu ditu; adibidez, komikia (Santa familia), saiakera (Idazleen gorputzak eta Itsasoa da bide bakarra) eta itzulpengintza (Le bal, Irène Némirovskyrena).
Egun, Hizkuntza eta Literaturako alorrean irakasle dabil Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian.