"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Tel Aviv, 1947)
New York University Film School zentroan egin zituen ikasketak, eta Israelera itzuli zenean, 1974an, Belfilms LTD sortu zuen. Konpainia hori 1999ra arte zuzendu, eta 150 film eta telebista-programa baino gehiago ekoitzi zituen harentzat, film luzeak, dokumentalak, telefilmak eta nazioarteko koprodukzioak barne. Beyond the Walls (Uri Barbash, 1984) filmean ekoizle elkartua izan zen; Oscar sarietan, ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian izendatu zuten lan hori. Ondoren, 1999tik aurrera, eta hogei urtean baino gehiagoan, Israel Film Fund erakundearen zuzendari exekutiboa izan da. Zeregin horretan, 300etik gora film luze babestu eta sustatu ditu, bai Israelen, bai nazioartean; besteak beste, Oscar sarietarako izendatutako filmak eta munduko zinema-jaialdi garrantzitsuenetan saritutakoak.
Berlingo zinema-jaialdiak Berlinale Camera saria eman zion 2018an, zinemari egin dion ekarpena aitortzeko, eta 2011tik Frantziako Arteen eta Letren Ordenako zalduna da.