Joan Gómez Endara
Kolonbia - Panama - Frantzia
95 min.
Aita hiltzen denean, Eliécerrek ardurapean hartu beharko du Esperanza izeneko arrebaorde ezezaguna. Hiriburura eraman beharko du, txikitan arreba abandonatu zuen amaren bila. Neskatoaz arduratuko ez dela erabaki duenez, eta bere eginkizuna bete nahian, bidaiari ekin beharko dio Eliécerrek. Bidea Toño txalupari gaztearekin egitea onartuko du; hark boxeo-txapelduna izateko joan nahi du hirira. Bide amaieran, berak eta Esperanzak galdutako familia berriz aurkitu nahi duen erabaki beharko du Eliécerrek.
Agustín Banchero
Hilda Concepción herrian bizi den emakume bakarti bat da. Nahita, ingurukoekin dituen afektu-harreman guztiak hausten ditu. Semeak hainbat urteren ondoren bisita egingo diola jakinarazten dionean, Hildaren bizitza etengo da. Hala, bere etxea eta irudia hobetzeko lanean hasiko da, azken garaian utzita ditu eta. Eguna hurbiltzen denean, semeak bisita bertan behera utzi eta mugagabeki atzeratuko du. Orain, uda iraganean bizi beharko du Hildak.
Madiano Marcheti
Soja-sail baten erdian, Madalena trans emakumearen gorpua dago. Luziane itxaropen handirik gabe bizi da aldirietako auzo batean, amari lanean laguntzen. Hiriaren beste muturrean dagoen urbanizazio itxi batean, Cristianok soja-sailez arduratzeko gai dela frogatu nahi die senitartekoei. Errekan, Biancak eta beste lagun trans batzuek, ahal duten heinean, Madalenaren heriotza prozesatuko dute. Nahiz eta elkar ez ezagutu, Madalenaren espirituak, hiri gainean hegaka, lotu egingo ditu. Opera prima.
Ángeles Cruz
Oaxacako Mixteca eskualdean, San Mateo herriko zaindariaren festan, hiru istorio gurutzatuko dira. Esteban migratu eta hiru urtera itzuliko da, eta emaztea, Chabela, beste gizon batekin elkartu dela jakingo du. Haserre bizian, batzarrean emaztea epaitzeko deia egingo dio herriari. María ama ehorztera itzuliko da. Aitak arbuio egingo dio, eta, ziurtasunik gabe eta minduta, berarekin joateko proposatuko dio Piedadi, haurtzaroko amodio lesbikoari. Toñari bere oinazea gogoraraziko dio alabak bizi duen sexu-abusuak, eta hura babesteko familiari aurre egitera itzuliko da.
Mauricio Osaki
Brasil - Polonia
120 min.
Trung-ek, beti Vietnam iparraldean zehar bidaiatzen ari den kamioilari batek, amaginarreba ospitalera eraman dutela jakingo du. Hortaz, ardurapean hartu beharko du bere hamar urteko alaba, Vy. Ia-ia ez du ezagutzen, amonak hazi baitu. Hurrengo ibilbidea hitzartuta du, eta, alaba berekin eraman nahi ez badu ere, ez du beste aukerarik izango. Vietnam iparraldeko errepideetan zehar, Trungek eta Vyk elkarrekin egin beharko dute bi belaunaldiak bilduko dituen bidaia sentimentala: neskaren lehena, eta gizonaren azkena. Opera prima.
Fernanda Valadez
Magdalena bere semearen bila abiatuko da; izan ere, Estatu Batuetako mugarako bidean desagertu zen. Gaur egungo Mexikoko herri eta paisaia suntsituetan zehar ibilian, Miguel ezagutuko du Magdalenak: Estatu Batuetatik deportatutako gazte bat, etxerako bidean ari dena. Hala, elkarri lagunduko diote: Magdalena semearen bila, eta Miguel bere ama berriz ikusi nahian, biktimak eta biktimarioak elkarrekin ibilarazten dituen lurralde batean.