72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
New Directors
New Directors
Filmak
Filmak
Oren Gerner
Israel 
82 min.
Meir 68 urteko ingeniari erretiratua da, eta hiru hamarkadaz arduratu da herriko ospakizun tradizionala antolatzeaz. Baina ardura hori nahi ala ez kenduko diote eskarmentu gabeko nerabeei emateko, eta bere mundua kolokan ikusiko du. Bere sena eta bizkortasuna berreskuratu nahian, kontra egiten hasiko zaio egoera saihetsezinari: bere gorputz fisikoaren traizioari, bere seme-alabekiko distantzia gero eta handiagoari, eta adierazgarritasun ezari. Greenland (2014) film laburrarekin Nest Film Students saria irabazi zuen Oren Gerner zuzendariaren opera prima.
Jorge Riquelme Serrano
Txile 
98 min.
Familia bateko kideak gogoz iritsiko dira Txileko hegoaldeko uharte huts batera, hotel turistiko bat sortzeko asmoz. Kontinentetik eraman zituen gizona desagertzen denean, familia harrapatuta geldituko da. Hotzez, eta urik eta ziurtasunik gabe, animoak eta bizikidetza ona desegin egingo dira, eta senide bakoitzak ezkutatzen dituen piztiak agerian geldituko dira. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Zinema Eraikitzen 35
Jorunn Myklebust Syversen
Norvegia 
94 min.
Itxuraz, 19 urteko Mirjamen bizitza perfektua da. Estilo libreko disko-dantzako munduko txapelduna da, eta harro du bere eliza ebanjeliko modernoa. Bere gorputza, ordea, laguntza eske ari da. Munduko txapelketan, bere titulua defendatzen ari dela, eszenatokian ziplo eroriko da. Familiakoek fedean gehiago kontzentratzeko proposatuko diote, irtenbide moduan, eta berak, erantzun bila, eliza zorrotz eta kontserbadoreago batera joko du. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Sophie Koehler
© Sophie Koehler
Lucía Alemany
Espainia 
93 min.
Lis nerabea herritik atera eta zirkoko artista izan nahi du, baina badaki horretarako gurasoei gogor aurre egin beharko diela. Uda da eta lagunekin ematen ditu egunak, bera baino zertxobait helduagoa den mutilarekin maite-kontuetan. Intimitate ezagatik eta bizilagunen txutxu-mutxuengatik, harremana isilpean eramango du Lisek, gurasoek jakin ez dezaten. Erlazioak betiko aldatuko du bere bizitza. Opera prima.
Ana García Blaya
Argentina 
86 min.
90eko hamarkadaren hasiera Buenos Airesen. Amandak 10 urte ditu eta hiru anai-arrebetan zaharrena da. Gurasoak bananduta daudenez, umeak etxe batetik bestera ibiltzen dira. Aitarekin daudenean, heldu batek bezala jokatu behar du Amandak, eta etxeko guztiez –ahal duen bezala– arduratu behar da, Gustavo nahiko bitxia delako eta seme-alabak bere burua baino pittin bat gehiago bakarrik maite dituelako. Egun batean, herrialdetik eta aitaren bizimodu arduragabetik urruti bizitzera joatea proposatuko die amak, eta Amandari kezkak sortuko zaizkio. Opera prima.
Maider Fernández Iriarte
Espainia 
70 min.
Jordi duela 51 urte jaio zen, garuneko paralisiarekin. Ezin du hitz egin, baina taula bat erabiliz komunika daiteke. Modu horretan azalduko dio Maiderri, film honen zuzendariari, 21 urte zituenean Jainkoak hitz egiten ziola sentitu zuela lehen aldiz. Orain, ordea, gurasoen etxetik egoitza batera bizitzera joan da, eta han ez du berriz sentitu Jainkoa. Urtean behin, Lourdesko santutegira erromesaldian joaten da Jordi, eta han bilatzen du Jainkoarekin konektatzea, nahiz eta ez dakien Jainkoa berriz itzuliko zaion. Opera prima. Ikusmira Berriak egoitza-programaren bitartez garatutako proiektua. REC Grabaketa Estudioa postprodukzio saria.
Ikusmira Berriak 2014
Gjorgji Klincarov
© Gjorgji Klincarov
Delphine Lehericey
Suitza - Belgika 
90 min.
1976ko uda. Bero-bolada bat azkar-azkar lehortzen ari da Suitzako landa-ingurua. Giro itogarri horretan, nekazari baten 13 urteko semeak, Gusek, familia eta bere inozentzia ihes egiten ikusiko ditu: mundu baten amaiera bizitzen ari da. Zuzendariaren lehenbiziko film luzea, Puppy Love (2013), New Directors egon zen.
Hinde Boujeema
Tunisia - Belgika - Frantzia - Qatar 
92 min.
Senarra kartzelan duela, Lassad ezagutu du Nourak. Berehala maiteminduko dira eta elkarrekin bizi nahiko dute. Baina Jamel presondegitik aterako da, eta, legeak behartuta, Nourak berarekin bizi beharko du berriz ere. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Fyzal Boulifa
Erresuma Batua - Frantzia 
87 min.
Lynn eta Lucy lagun minak dira betidanik, eta haien erlazioa edozein maitasun-harreman bezain bizia da. Jaio ziren lekutik inoiz aldendu gabe, Lynn bere lehenbiziko mutil-lagunarekin ezkondu zen, eta bizkor hazten ari den alaba bat dute. Orain, pozarren dago bere lagun karismaduna eta aldakorra ama bihurtu delako estraineko aldiz, baina Lucyren erreakzioa ez da Lynnek espero duena. Laster ikusiko dute elkarren adiskidetasuna noraino iristen den, muturreko egoera batean. Opera prima. 
Ignas Jonynas
Lituania - Letonia - Ukraina - Espainia 
90 min.
Jonasek itsu plantak egingo ditu telebistako dantza-lehiaketa batean sartzeko. Han, Saulé dantza-lagun erakargarria ezagutuko du. Laster, ikuskizuneko lehiakiderik famatuenak izango dira. Bitartean, Vytas, Jonasen aspaldiko ezagun bat, mendeku hartzeko gogoz aterako da espetxetik, bere emazte zenaren heriotzaren errua, berea ez ezik, maitale zuen Jonasena ere badela uste duelako. Ignas Jonynasen bigarren lana, 2018ko Glocal in Progress sailean saritua.
Glocal In Progress II
Lee Jihyoung, Kim Sol
Hego Korea 
81 min.
Sumin eta Jinho anai-arrebak elkarrekin bizi dira. Egun batean, gurasoek berehala dibortziatuko direla jakinaraziko diete. Oraindik ez dute erabaki familiako lau kideak nola biziko diren eta bi aste itxaroteko eskatuko diete. Sumin kezkatuta dago, Jinhorengandik aldenduko ote duten eta amarekin edo aitarekin biziko ote den. Egun batean, baina, proposamen bat egingo diote. Opera prima.
Svetla Tsotsorkova
Bulgaria - Qatar 
97 min.
Egungo Bulgariako herrixka bat. Ama bat eta bi alabak bizirauteko borrokan ari dira. Askotan, alaba txiki distraitu eta ameslariak istorioak asmatzen ditu, bizitza interesgarriagoa egiteko. Nahi gabe, gezur horietan harrapatuta geldituko da eta ahizpa nagusiaren mundu antolatua eta materialista suntsituko du. Bitartean, bi gazteek amari buruzko egia ezagutuko dute. Zuzendariaren bigarren film luzea.
David Raboy
AEB - Frantzia 
99 min.
Graduatu den egun berean, Charlottek jakingo du Georgiako bere herrira itzuli dela bere lehenbiziko maitea, trauma ikaragarria bizi eta urtebetez desagertuta egon ondoren. Baina, gau horretan, bere adineko neska bat hilda aurkituko dute, eta gero beste bat. Beldurgarria den zerbait gertatzen ari da inguruan, eta Charlotten azken uda amesgaizto kutsua hartzen joango da. Opera prima.
Koichi Doi
Japonia 
72 min.
Japoniako antzerki tradizionaleko Kyogen adarrean 650 urteko ibilbidea egin duen artista-familia bateko ondorengoa da Motonari Okura. Negu batean, mendian isolatutako etxe batera joango da hamar urteko semearekin, erregimen zorrotz horretan trebatzeko, besteak beste, entseatzen eta garbitzen. Egun batean, aspaldiko lagun baten eta haren ilobaren bisita jasoko dute. Opera prima.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: