"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nest Film Students mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa da. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekzioetan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten klase magistraletan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira eta hauek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Horrela, epaimahaia ikasleak osatuko dute, eta izen handiko zinemagile batek zuzenduta, ‘Nest Film Students-en film labur onenaren saria’ banatuko dute. Saria Orona Fundazioak babesten du.
Nest Film Students, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Gainera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren legatuaren parte da.