72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Belodromoa
Belodromoa
Filmak
Filmak
Tandem Films
© Tandem Films
Víctor Monigote, Eduardo Gondell
Espainia - Argentina 
80 min.
Turulecak itxura xelebrea du eta arrautzak erruteko zailtasunak ditu. Horregatik, gainontzeko oiloek burla egiten diote. Baina egun batean, Isabel musika-irakasle ohiak bere etxaldera eramango du bizitzera, eta han bere talenturik handiena aurkituko du Turulecak: hitz egiteko gai izateaz gain, bikain abesten du! Baina zorionak gutxi iraungo du. Isabel hiri handi bateko ospitalera eramango dute istripu bat izan ondoren. Turulecak lagunaren bila joatea erabakiko du, eta, horretarako, Daedalus zirkuko artista taldean sartuko da. Elkarrekin, bidaia zoragarri bati ekingo diote, eta Turulecak ospe handia lortuko du bere talentu musikalari eta karismari esker. Bidaia ez da samurra izango, ordea, Armando Tramas maltzurrak zirkuaren eta oilo miresgarriaren jabe izan nahi duelako.
Aurkene Ariza, Mikel Fuentes
Espainia 
90 min.
Realak berriz du historiarekin hitzordua. 80ko hamarkadako talde txapeldunaren arrakasten ondoren, 30 urte geroago final handi batera iritsi da gure taldeetako bat. Hauxe da txapela berriz lortzeko aukera. Emakumeen taldea Atletico Madrilen aurka lehiatuko da Granadako Erreginaren Koparen finalean. Jokalariek, talde teknikoak eta familia txuri-urdin osoak urduri, tentsioan eta ilusio handiz biziko dituzte final handiaren aurreko egunak. Gure jokalarien anbizioa eta borroka funtsezkoak izango dira. Guztiok dakigu nola amaitu zen. Ikus dezagun orain bidea nolakoa izan zen.
Jamel Debbouze
Frantzia 
101 min.
Edouard ez da besteak bezalako tximu bat: txikiagoa da, ile gutxiago du, eta ezin du gorputz-adarretako bat erabili. Baina bitxikeria horiek, Edouarden asmamenarekin batera, espeziearen eboluzioko lehen kate-maila dela ere esan nahi dezakete. Abentura komiko bat, gizatiarraren eta animaliarraren artean, motion capture (mugimendu-argazki) teknika modu txundigarrian erabiliz egina.
Leticia Dolera
Espainia 
240 min. Saila
María, Esther eta Cristina emakume heldu eta konplexuak dira, eta bizi-krisia pasatzen ari dira. Egindako planekin desiratutako zoriona lortu ez dutela konturatu dira. Elkarrekin, ordezko bideak hartzen ikasiko dute, eta gizarteak tradizioz haiengandik espero duenetik aldenduko dira. Hala jakingo dute bizitza ez dela nahitaez imajinatu zutena izan behar. Zortzi kapituluko telesaila.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: