"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Proiektu berritzaileak garatzeko interesa dutenei, profesionalen aholkularitzaz gain, edukien sorkuntza eta proiektuen prototipatzea lantzeko co-working gunea eskaintzen die: goi mailako ekipamendu teknologikoekin hornitutako gunea, ikus-entzunezko industria profesionalean erabiltzen diren ordenagailu eta edizio software-arekin.
Horrez gain, sorkuntza eta edizio esperientzia aurreratuago bat edukitzera bideratuta dauden edizio-gelak, ikus-entzunezkoen punta-puntako prozesaketa egiteko gai diren ordenagailu eta ekipoekin. Eta ikuskatze-gela 4K HDR proiekzio eta monitorizazio sistemarekin eta 7.1 audio sistemarekin hornitua. Goi mailako edukien edizioan, post produkzioko berezko sistemekin eta bereziki kolorimetrian lan egiteko baliabideak eskaintzen ditu.
Nora Askargorta