"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laburmetrai askoren ondoren, eta orain bi urte Sipo Phantasma luzemetraia ZabaltegiTabakaleran aurkeztu ondoren, oraingoan Koldo Almandoz donostiarra Oreina filma dakarkigu ZabaltegiTabakalerara ere.Oreina egiteko ideia nolabait Oriako paisaiak berak eman zion. Urteetan zehar bertatik behin eta berriz pasatu ondoren zirrara hori sortu zitzaion, padurak, natura bere modu basatian eta hau guztia inguratzen industrialdea. Hori islatu nahi izan du Almandozek filmean, “euskal zinemagintzak maiz Euskal Herri bukolikoa erakutsi du, baina nik gaurko Euskal Herria erakutsi nahi nuen”.
Bestalde pertsonaiei buruz, hauek bere baitan itxiak direla adierazten diogunean, Koldok berari jende arrunta interesatzen zaiola azpimarratzen digu, “azken finean guztiak gara nolabait kontradiktorioak. Guztiok dugu nolabaiteko gatazka desiratzen dugunaren eta gure buruak esaten digunaren artean. Ikusle gisa askotan pertsonaiak modu kolektiboan eta klixez josita erakusten dizkigute eta hori ez dut batere gustuko. Nik kolektiboen indarrean sinesten dut, bana hauek banakotasunez osotuta daude”.