"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur (Principe 6, 22:15ean) eta datorren larunbatean irailaren 29an (Principe 6, 22:15ean) proiektatuko den Muriel Boxen The Beachcomber filmaren kopia, bakarra da eta ez dago oso egoera onean. Hala, Zinemaldiak filma progamatzea baina sarrerarik ez kobratzea erabaki du. Filma ikustera joan nahi dutenek ohiko tokitan debalde eskura dezakete sarrera.
Quim Casas