"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Université libre de Bruxelles (ULB) unibertsitatean 1989an Ekonomiako gradua atera ondoren, zineman lan egiteko gogoa piztu zitzaion Bruselako Zinema Artxibategira maiz egindako bisiten ondorioz. Zinema-ekoizpeneko laguntzaile gisa hasi zen, Bartzelonan bizi bitartean. 1992an Wallonie Bruxelles Images konpainiako koordinatzaile bihurtu zen, frantses-hiztunen komunitatearen zinema atzerrian sustatzeko, nazioarteko zinema-jaialdietarako aholkularitza, marketin eta promozioaren bidez. 2001ean prestakuntza jarraituko programa bat burutu zuen EAVEn (les Entrepeneurs d l’Audiovisuel), Wallonie Bruxelles Imageseko zuzendari bihurtu aurretik. Han 14 urte eman ondoren, Centre for Fine Arts-era (CFA - BOZAR Brussels) joan zen, 2006tik 2013ra, koordinatzaile eta zinema-kuradore postuaz arduratzeko. 2013tik BOZAReko zinema-sailaren burua eta zuzendaritza-taldeko kidea da.
Europako Zinema Akademiako Kidea da, halaber, 2006tik, baita André Delvaux Akademiakoa ere (Magritte sariak).
Proiektuak ebaluatzeko batzordeetan, akademiatan eta nazioarteko zinema-jaialdietako epaimahaietan parte hartu du.