"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko katedradun emeritua (Euskal Herriko Unibertsitatea), semiologoa, analista eta historialari zinematografikoa da. Europako, AEBko eta Hego Amerikako hainbat unibertsitatetan aritu da irakasle gonbidatu gisa.
Idatzi dituen liburuen artean hauek aipa daitezke: Mirar la imagen (1984); El cine en el País Vasco (1985); Pensar la imagen (1989); La mirada cercana. Microanálisis fílmico (1996; edizio berria, berrikusia eta hedatua 2016), Robert Bresson (2001); Historias de España. De qué hablamos cuando hablamos de cine español (edizio berria, berrikusia eta hedatua, 2018); Metamorfosis de la mirada. Museo y semiótica (2003; italierazko bertsioa Metamorfosi dello sguardo, 2011); Orson Welles (2005); Las cosas de la vida. Lecciones de semiótica estructural (2005); La mirada plural (2008, Francisco Ayala Nazioarteko Saiakera Sariaren irabazlea; 2015ean italierazko itzulpena argitaratu zen, Lo sguardo plurale izenburupean). 2013an Lo viejo y lo nuevo (Catedra) argitaratu zuen, Caimán. Cuadernos de cine aldizkarian bost urtez egindako lanaren bilduma. Aldizkariaren argitaratze-kontseiluko kidea da bera.
2014ko azaroan, Frantziako hispanistez eta irudiaren adituz osatutako Groupe de Recherce et Investigation de l'Image dans le Monde Hispanique (GRIMH) taldearen saria jaso zuen.
2017an Bajo el signo de la melancolía. Cine, desencanto y aflicción atera zuen argitara, malenkonia izeneko "gaixotasun kultural" horren dimentsio filmikoari buruzko azterlan asmo handikoa. Gaur egun, Imanol Zumalderekin dihardu "egia dokumentala" kontzeptuari eta haren deribazio filmikoei buruzko saiakera zabala egiten.