"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Diego Lerman bere belaunaldiko zinemagile erreferenteetako bat da. Irudi eta Soinu Diseinuko gradua atera zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean, eta Dramaturgiakoa Arte Dramatikoko Udal Eskolan.
Orain arte bost film luze zuzendu ditu, eta horien gidoilari eta ekoizlea ere bada. Filmok munduko zinema-jaialdi garrantzitsuenetan saritu dituzte (Cannes, Venezia, Donostia, Locarno, Toronto), eta Latinoamerikako zinema-aretoetan ez ezik, Europakoetan, Estatu Batuetakoetan eta Japoniakoetan ere estreinatu. Gainera, Diego Lermanek ibilbide luzea egin du gidoilari eta ekoizle gisa.
Campo Cine ekoiztetxe jarduera handikoaren bazkide sortzaileetako bat da.
Antzerki eta telebistan ere egiten ditu zuzendari-lanak.
Bere azken film luzea, Una especie de familia, gidoi onenaren sariaren irabazlea izan zen Donostia Zinemaldian, eta film onenaren saria eraman zuen Chicagoko eta Miamiko zinema-jaialdietan.