"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Imma Merino Serrat Filosofian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Komunikazioko doktoregoa lortu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean, "Subjectivitat i autorepresentació en el cinema d'Agnès Varda" doktore-tesia idatzirik. Zinemaren historia eta Hedabideen analisia irakasten ditu Gironako Unibertsitatean, eta Sormen dokumentala, aldiz, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zinemako eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideen masterrean. El Punt egunkariko (orain, El Punt Avui)zinema-kritikaria eta kultura-kazetaria da, 1989. urteaz geroztik, eta beste argitalpen batzuetan ere idazten du, eskuarki, L'Avenç kultura-aldizkarian. Talde-liburu batean baino gehiagoan parte hartu du, besteak beste, honako hauetan: En torno a la Nouvelle Vague. Rupturas y horizontes de la modernidad, Al otro lado de la ficción: Trece documentalistas españoles, Realidad y creación en el cine de no-ficción, Paisaje y figuras: perplejos. El nuevo cine alemán 1962-1982 eta Derivas del cine europeo contemporáneo.Orobat, Jacques Demy, François Truffaut, Max Ophüls eta Jacques Beckerri buruzko monografiak egin ditu. Pensar una pel·lícula: Carol liburuaren argitalpena prestatzen ari da, eta bertan bilduko ditu zenbait egilek Todd Haynesen filmari buruz idatzitako testuak. Gironako Zinema Kritikarien Elkarteko kide da; hau da, Truffaut Zinema kudeatzen eta programatzen duen elkartekoa.