"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Literatura ikasi ostean, 2014an La Fémis eskolako gidoigintza-sailean graduatu zen Léa Mysius. Hainbat zinema-jaialditan aukeratutako eta saritutako hiru film labur zuzendu ditu: Cadavre exquis, Les oiseaux-tonnerre (Canneseko Cinéfondatión sarirako aukeratua eta Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan hautatua) eta L'île jaune, Paul Guilhaumerekin batera zuzendua. Haren lehenengo film luzea Ava izan zen, 2017an estreinatua, Canneseko zinema-jaialdiko SACD sariaren irabazlea. Beste zuzendari batzuekin ere aritu da lanean. Arnaud Desplechinekin batera Les fantômes d'Ismaël idatzi zuen, 2017an Canneseko zinema-jaialdiari hasiera eman zion filma, eta 2018an Les ennemis idatzi du André Téchinérekin eta berriz ere aritu da Arnaud Desplechinekin elkarlanean Roubaix, une lumière filmean. Gaur egun Claire Denisekin lanean dabil, gidoi berria idazten. Bien bitartean, bere bigarren film luzea idazten ari da.