"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nashen Moodley 2012an bihurtu zen Sydneyko zinema-jaialdiko zuzendari eta haren agintepean hazkunde handia izan du zinema-jaialdiak. 2017an, hazkunde jarraituko bederatzigarren urtea izan zen ekitaldiaren 64. edizioa, eta 184.000 ikusle baino gehiago bertaratu zituen.
Nashen Moodleyk Nataleko Unibertsitatean, Hego Afrikan, atera zuen gradua, eta Urteko Kazetaritza Ikaslearen Mail & Guardian/SL saria lortu zuen 1998an. Orduz geroztik, hainbat egunkari eta aldizkarirekin kolaboratzen du eta zinemari eta kulturari buruz idazten du The Guardian, Mail & Guardian, The Sunday Independent, GQ, The Daily News eta The Mercury-rentzat. Gainera, zenbait urtez zinema-kritikaria izan da Sunday Tribune-n.
2001etik 2011ra bitarte kudeatzailea eta programazio-burua izan zen Durbaneko nazioarteko zinema-jaialdian, Hegoafrikako zaharrenean, eta 2005etik 2017ra bitarte programazio-aholkularia izan zen Dubaiko nazioarteko zinema-jaialdiarentzat.
2008an Dubaiko nazioarteko zinema-jaialdiko Asia-Africa programazio-zuzendari izendatu zuten, eta Muhr Asia Africa lehiaketa gainbegiratu zuen. 2013tik 2017ra Dubaiko nazioarteko zinema-jaialdiko Cinema of The World sailaren zuzendaria izan, eta nazioarteko film-aukera gainbegiratu zuen.
Toronto, Rotterdam, Durban eta Tokyoko zinema-jaialdietan izan da epaimahaikide.