"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Katrin Pors Latinoamerikaren eta Ipar Europaren arteko zubiak eraikitzeagatik da ezaguna. Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua du ekoizle, exekutibo eta koproduzitzaile gisa art house ikuspegi garaikideko zuzendari estimatuenetako batzuen proiektuetan; adibidez, Amat Escalante, Annemarie Jacir, Joachim Trier eta Ralitza Petrova.
Bere lan berrienen artean ditu Ciro Guerraren eta Cristina Gallegoren Pájaros de verano, Errealizadoreen Hamabostaldiko 50. edizioari hasiera eman zion filma (Perlak 2018); Jaime Rosalesen Petra, Errealizadoreen Hamabostaldirako aukeratua (Perlak 2018); eta Carlos Reygadasen Nuestro tiempo (Horizontes Latinos 2018), Veneziako zinema-jaialdian lehiatu dena.
Kubako Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan (EICTV) atera zuen gradua, baita Espainiako Media Business School-en ere. Gainera, EAVE programan parte hartu zuen Katrinek, eta International Business and Politics titulua eskuratu zuen Danimarkako Copenhagen Business School-en.
Kopenhageko Snowglobe ekoiztetxearen sortzaileetako bat da.