"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hasierako urteetan, Amaia Revueltak bere burua entretenitu zuen Groseko kaleetan, biolin-eskoletan, Optimist belaontziarekin eta Scoutekin.
Ondoren, kazetaritza ikasketak burutu zituen EHUn, eta Master bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, hainbat telebista-programatan denbora-pasa lanak egin ahal izateko.
Eta azkenik, zinemaren eromena iritsi zitzaion, ate ezin hobe batetik sartuz: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Are gehiago, hor jarraitzen du, Donostia Kulturako Zinema Unitatean, bere lanbidea dibertimendu bihurtuz. Ez du ez ahazten 5 urtez Kimuak sailean ere dibertitu denik; film laburren mundua izugarri gustatzen zaio!
Denbora sobera duenean, tronpeta joaz aspertzen da, oreka bilatzeko.